Arabako Txakolina

ARABAKO TXAKOLINA

botella2-txakoli

Aurkituriko idatzizko lehen lekukotzek erakusten dute dagoeneko IX. mendean txakolin ekoizpena Araban jarduera arrunt eta orokortua zela Aiara Haraneko nekazarien artean, bereziki Amurrio, Laudio eta Aiaran. Valpuestako kartularioan, 864 urtean, Ordoño I. errege asturiarraren erregetzapean, Tutera-Reteseko (Artziniega) mahastien erreferentzia bat agertzen da, Donemiliagako kartularioan ere badaude, 964 urtean, Aiara Lurraldean ardoa egiteko mahatsondoak landatzen zirelako idatzizko erreferentziak, eta zehazki, Laudioko Gardea auzoko San Viktor monasterio desagertuari egindako mahasti-dohaintza baten data dago.

XIII,. XIV. eta XV. mendeetan, txakolin-mahastien laborantza Aiara Eskualde osoan zehar hedatzen zen oso protekzionistak ziren ordenantza batzuen babespean, horiek eragotzi egiten zuten bertako ardoa edan arte kanpokoa sar zedin. Horrela, Arespalditzako agiritegia n aurki dezakegu txakolin hitza lehen aldiz Euskal Herriko udal agiritegiei dagokienez, 1623ko azaroaren 1ean.

XVIII. mendean, William Bowles meatze-ingeniariak “Introducción a la Historia Natural y la Geografía Física de España” liburua (1775) argitaratu zuen, eta bertako bi orritan Aiara Haraneko mahastiei eta txakolinari buruz hitz egiten du. Joaquin Jose de Landazuri Romaratek (1730-1805), 1798an “txakolina deitzen duten oso kalitate oneko ardoa” aipatu zuen, Artziniegaz ari zela. Bitxia da Joan Mañé i Flaquer kazetari, idazle eta bidaiariaren aipamena, 1879an zera argitaratuta, Laudiori buruz Bizkaiko hiribildu gisa ari zelako: “Laudion ekoizten den txakolina (bertako ardoa) Bizkaiko preziatuena da” (sic).

Benito Perez Galdosek ere, Episodios Nacionales saileko Vergara eleberrian, Amurrioko txakolina aipatu zuen 1889an.

Aiarako txakolin-mahastien egoera garrantzitsu hau erabat aldatu zen XX. mendearen hasieran, mahatsondoa ia erabat desager zedin eragin zuen oso atzerapauso garrantzitsua eman zenean. 1877an 550 Hektarea zeuden, baina elkarren segidako oidio, filoxera (1919) eta mildiu izurriteek kaltetu egin zuten landaketa, eta beste faktore batzuekin batera (industrializazioa, abeltzaintza eta kontsumitzaileen gustuen aldaketa, kasu), Aiarako mahatsondo-laborantza eta txakolin-ekoizpena desagertu egin ziren ia osorik, Arabako Txakolina Elkarteko sortzaileek buruturikoa izan ezik; horien artean aipatzekoak dira Aiarako Kosterako Celedonio Campo, Laudioko Matias Camino, Amurrioko Txomin Solaun, Eugenio Alava, Ramon Martinez…, eta beste asko ere bai, ehun urteko tradizioari eutsi baitzioten, eskuratzen zuten etekin ekonomikoagatik baino euren arbasoengandik jasotako ohiturek irauteko zaletasun eta nahiagatik, eta modu horretan bizirik jarraitu zuen txakolinaren garrak Aiarako Eskualdean; horiek izan ziren, finean, Elkartearen beraren sustatzaileak eta azkenean Arabako Txakolina Jatorri-Deitura bilakatuko zenaren bultzatzaileak.

  1. mendearen lehen laurdenean mahatsondo-landaketaren hedapena 93 hektareara murriztuta zegoen, eta Elkartea sortu zen unean, 1988an, ez zen 5 hektareara iristen. Gainera, landaketa oso barreiatuta zegoen eta mahats-barietateak ez ziren kasu guztietan txakolina egiteko egokienak. Bestalde, ez zegoen irizpide bateraturik egiteko prozesuari zegokionez, ekoizle bakoitzak bere bitarteko eta metodo bereziak zituelako, eta ondorioa emaitzaren heterogeneotasuna zen, ikuspuntu teknikotik justifikaziorik ez zuena.

(Datu historikoak Arabako Txakolina liburutik alderatuak eta bilduak izan dira, liburuaren egileak hauek dira: Juanjo Hidalgo eta Jose Miguel Llano 2007, eta Salvador Velilla Cordoba jaunaren laguntza ordainezinarekin. Amurrio 2003)

C/ Dionisio Aldama nº 7 · 1º D Apdo. 36,
Código Postal: 01470 Amurrio, Álava.

TELF: 656 789 372
FAX: 945 39 37 86

merino@txakolidealava.com

Kontaktua

Bidali ezazu e-posta bat gurekin horremanetan jarri nahi bazara

Txakoli de Álava

AGROTURISMO EL TXAKOLI

BELDIO TXAKOLINA S.L.

TXAKOLI GARATE

ARTOMAÑA TXAKOLINA S.L.

OKONDO TXAKOLINA

BODEGAS ARZABRO

GOIANEA