TXAKOLINA

TXAKOLINA

Txakolina betidanik Euskal Herriarekin lotu den eta orain arte nagusiki kostaldeari esleitu zaion ardo berezia da. Aspaldiko tradizioa du Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabako Aiara Eskualdean.

Egun, txakolin-mahastia hiru lurralde historikoetan dago finkatuta, nahiz eta, kopuruari dagokionez, Arabako Errioxako ardoak bezainbesteko garrantzirik ez duen. Zehazki, txakolina ekoizteko mahastiek 700 hektarea hartzen dituzte guztira, eta horietatik 350 inguru Getaria JDri dagozkio (Gipuzkoa osoko mahastiak biltzen dituena, urtean 2.200.000 botila inguruko ekoizpenarekin; 300 bat hektarea Bizkaiari dagozkio (ia probintzia osoan zehar barreiatuta, Bakio eskualdea eta Enkarterriak nabarmentzen badira ere), ia 2.000.000 botilako ekoizpenarekin. Eta azkenik, 77 hektarea Araban daude, 2010ean 330.000 botila inguruko ekoizpenarekin, datozen urteotan handituz joango dena.

1989an Getariako Txakolina JD agertu zen, 1994an Bizkaiko Txakolina JD eta, azkenean, 1998an, Arabako Txakolina “Lurraldeko Ardoak” kategorian aurkeztu zen, 2001ean JD eskuratu arte.

Juan Uruñuela doktorearen arabera, “txakolin” hitzaren esanahia, egun ezagutzen dugun moduan, “baserriko ardoa” edo “baserrian egiten den ardoa” da, euskarazko “etxakoa” (etxean egindakoa) eta honen “etxakon” hitzera eratorria, “etxeko auzokoa” esan nahi omen duena, hortik “txakon” formara, eta azkenik, “txakolin” hitzera iritsita.

Juan Uruñuela doktorearen arabera, “txakolin” hitzaren esanahia, egun ezagutzen dugun moduan, “baserriko ardoa” edo “baserrian egiten den ardoa” da, euskarazko “etxakoa” (etxean

egindakoa) eta honen “etxakon” hitzera eratorria, “etxeko auzokoa” esan nahi omen duena, hortik “txakon” formara, eta azkenik, “txakolin” hitzera iritsita.

C/ Dionisio Aldama nº 7 · 1º D Apdo. 36,
Código Postal: 01470 Amurrio, Álava.

TELF: 656 789 372
FAX: 945 39 37 86

merino@txakolidealava.com

Kontakta

Bidali ezazu e-posta bat gurekin horremanetan jarri nahi bazara

Txakoli de Álava

AGROTURISMO EL TXAKOLI

BELDIO TXAKOLINA S.L.

TXAKOLI GARATE

ARTOMAÑA TXAKOLINA S.L.

OKONDO TXAKOLINA

BODEGAS ARZABRO

GOIANEA