TXAKOLINAREN FESTAK

Txakoli Eguna

Txakoli Eguna, San Isidro osteko lehenengo igandean ospatzen da Amurrion; aurten, maiatzaren 22an izango da.
Txakolinaren denboraldi berria aurkezteko egiten da jaia. Bertan, Aiarako eskualdearen alde, orokorrean, eta zehazki, Arabako txakolinaren alde lan egin duen jendea omentzen da. Dastaketa eta artisau-azoka eta azoka herritarra egoten da Amurrion.

Txakolina Topera

Txakolina topera, Gasteizko ostalaritzan txakolinaren kontsumoa pintxoekin batera hartzeko aperitibo gisa sustatzea helburu duen jaia da, Arabako kalitatezko beste ardo bezala ezagutaraziz. Sustapen ekintza arrakastatsu hori, Arabako Txakolinaren beste merkatu batzuetara zabaltzea baloratzen ari gara, Iruñea eta Alacantera, zehazki.

Ardoaraba

Ardoaraba, abenduan (urtero, Konstituzioaren zubian) ospatzen da Gasteizen, Arabako ardoen dastaketa hirigunearen erdiguneko perimetroan.

Hasierako Topa

Hasierako Topa: Gasteizen edota, jatorri-deituraren barnean dauden gainontzeko herrietakoren batean (Artziniega, Laudio, Amurrio, Okondo edo Aiara), urte hasieran ospatzen den uztaren aurkezpen jaialdia da (urtarrila a maieran edo otsaila hasieran). Bertan, pertsona ezagun batek babestutako aurkezpen-brindisa egiten da, lehenengo brindis ofiziala ospatuz.

C/ Dionisio Aldama nº 7 · 1º D Apdo. 36,
Código Postal: 01470 Amurrio, Álava.

TELF: 656 789 372
FAX: 945 39 37 86

merino@txakolidealava.com

Kontaktua

Bidali ezazu e-posta bat gurekin horremanetan jarri nahi bazara

Txakoli de Álava

AGROTURISMO EL TXAKOLI

BELDIO TXAKOLINA S.L.

TXAKOLI GARATE

ARTOMAÑA TXAKOLINA S.L.

OKONDO TXAKOLINA

BODEGAS ARZABRO

GOIANEA