ELABORAZIO PROZESUA

uva1 Mahatsa mahastietatik jaso eta upategira eramaten da.

uva2 Ondoren gutxi gorabehera % 75ri txortena kendu egiten zaio.

uva3 Mahats-jotze prozesua: kontuz egin behar da, muztioak azalak ahalik eta denbora gutxien uki ditzan.

uva4 Jarraiki, prozesu bizkorrean, prentsatu egiten da; mahatsa jasotzeko toberak erraztu egiten du deskargatzea eta lauskigailutik igarotzen du, azkoin batzuen bitartez mahatsa txikitzen duena, prentsara puskatuta sar dadin, mahats-bilketako ponparen bidez, gutxi gorabehera % 70eko etekinarekin (kg. bat mahatseko 70 zentilitro muztio eskuratzen dira.). Prentsa pneumatikoa da eta beste batzuekin duen aldea da kasu honetan muztioa presio kontrolatuz ateratzen dela aire-konpresore baten bidez, mahatsa estutu eta muztioa aterarazten duen globo bat balitz bezala.

Mahatsa gutxi gorabehera 2 orduz egoten da 4.000 kg-ko edukiera duen prentsan. Behin prentsatzea bukatuta, txortenak, pipitak eta azalak bota eta eurekin txakolin-patsa egiten da.

uva5 Tangetan hondar-garbiketa egiten da, eratu diren zati solidoak muztiotik bereiztean datza. Prozesu honetan muztioak geldi egon behar du denbora batez, zikinkeria guztiak hondora joan daitezen. Legamiak eragiten du hartzidura, eta azukrea alkohol bihurtzen du 15-35º arteko tenperaturan.

Meta bisulfito potasikoak (anhidrido sulfurosoa) legamia moteltzen du hartzitze-prozesuan, gainera, antioxidatzailea eta esterilizatzailea da eta bakteriak hiltzen ditu. Baimendutako eta beharrezko tratamendua da, baina oso kantitate txikia botatzen da, 2 gramo hektolitroko.

uva6 Ontzi-aldaketa. Ardoa upelaren hondoan geratu diren hondarretatik bereizteko prozesua da.

uva7 Ondoren, hartzidura-tangara eramaten da, 12 edo 15 egunez 17ºko tenperaturan. Legamiak (hondarrak) hondoan daudela, berriro egiten da ontzi-aldaketa, hondarrak kendu eta badaukagu txakolina izango denaren oinarria, une honetan bi prozesu gertatzen dira:

  • Hotz bidezko egonkortzea (10 egun 0 azpiko 4-5º-tan)
  • Tanga inudean iragaztea.

uva8 Biltegiratzea altzairu herdoilgaitzezko tangetan.

uva9 Eskariaren araberako botilatzea.

C/ Dionisio Aldama nº 7 · 1º D Apdo. 36,
Código Postal: 01470 Amurrio, Álava.

TELF: 656 789 372
FAX: 945 39 37 86

merino@txakolidealava.com

Kontaktua

Bidali ezazu e-posta bat gurekin horremanetan jarri nahi bazara

Txakoli de Álava

AGROTURISMO EL TXAKOLI

BELDIO TXAKOLINA S.L.

TXAKOLI GARATE

ARTOMAÑA TXAKOLINA S.L.

OKONDO TXAKOLINA

BODEGAS ARZABRO

GOIANEA